Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 4an abiatu eta irailaren 16an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
2022ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.
-
Antzerkia Kalean ekainetik urrira
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2022 programa prestatu du. Auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak eskainiko dira datozen hilabetetan antzerkiaz eta dantzaz kalean goza nahi duen edonorentzat.
-
"Mezu sekretuaren bila": Altza deskubritzeko jolasa bueltan da
Iazko arrakastaren ondoren,Mezu sekretuaren bila erronka berriro jarriko da abian ekainaren 23tik uztailaren 29ra.
-
Altzako IX. Naturaldia maiatzaren 12an abiatuko da
Maiatzaren 12an hasiko da Altzako IX. Naturaldia, eta aurrekari gisa Amazonia gara erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera (maiatzak 2) Tomasene Kultur Etxean.