Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Iazko arrakastaren ondoren,Mezu sekretuaren bila erronka berriro jarriko da abian ekainaren 23tik uztailaren 29ra.

Kartela
Kartela Mezu sekretuaren bila

Jokuaren muina pista eta frogaz beteriko Harria parkeko plano bat da. Bilatzaile ausart eta trebeek planoko erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko.

 Frogak gainditu ostean, ezkutuko mezua deszifratzeko mapan jarri beharko diren hitzak lortzen dira. Cristina Enea Fundazioa eta Donostia Kulturaren artean (Casares Kultur Etxea) antolaturiko jolasa da.

Bakarka edo talde txikitan egiteko doako jarduera da.

San Martzial elizako artxiboetan 1620ko dokumentu misteriotsu bat aurkitu dute, non Juan Martínez de Arriagak, Arriaga Zar-en etxetik hurbil lurperatutako altxor bat aipatzen duen. Horrek hankaz gora jarri ditu Altzako bizilagun guztiak. Plano zahar bat da, Harria parkean eta inguruetan ezkutatuta dauden pistak eta gakoak dituena, eta hauek ebazten dituenari Arriagatarren ondareraino eramango duena.

Ausartu zaitez erronka gainditzera Altzaren historia eta natura deskubritzen dituzun bitartean!

Mapa webgunean eta Casares Kultur Etxean lortu daiteke.