Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi martxo hasieran
Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 2tik 9ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.
-
Donostia Kulturak 2023ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2023ko memoriaren balantzea. Inoiz baino zabalagoa izan da donostiarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa.
-
Etnografia Jardunaldiak San Telmo Museoan azaroaren 7tik 10era
Azaroaren 7tik 10ra Aranzadik San Telmoren laguntzarekin antolatutako 44. Etnografía Jardunaldiak izango dira museoan. Hitzaldiak 19:00etan izango dira eta denak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez museoaren Youtube kanalean.
-
"Euskadi Fantastikoa 19: Sorgin seinalea" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Euskadi Fantastikoa 19: Sorgin seinalea (Gregorio Muro Harriet & Daniel Redondo) erakusketa irekita egongo da urriak 27tik azaroak 18ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
Luis Vallejoren bildumako 13 bonsai San Telmoko klaustroan ikusgai
A los pinos el viento erakusketak 13 bonsai biltzen ditu; 1980ko hamarkadan egindako obrak dira. Hautatutako bonsaiek Luis Vallejoren bildumaren muina eta naturarekin duen lotura erakusten dituzte. Erakusketa hau Luis Vallejoren beraren izenburu bereko liburuaren aurkezpenarekin lotuta dago.