Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Datorren astelehenean, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta aurtengo mezua Egipton jaiotako Samiha Ayoub interpreteak idatzi du (euskarazko itzulpena: Iñaki Iñurrieta). Egun horretako ospakizunen barne, XXIII. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian.
-
Donostia Kulturak udaberriko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak helduentzako eta haurrentzako ordainpeko udaberriko arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du gaur. Guztira, 47 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan emango direnak: 18 kontzertu, 16 helduentzako antzezlan, 3 haur antzezlan eta 10 dantza ikuskizun.
-
dFERIAk XXIX. edizioko balantzea aurkeztu du
dFERIAren edizio honetako nobedadea nazioartekotze-ildoa indartzea izan da, batez ere Europari begira. Horrek fruituak eman ditu, eta nazioarteko profesional akreditatuen kopurua nabarmen handitu da. Gainera, nabarmentzekoak dira dFERIAn izandako maila artistiko altua eta proposamenen aniztasuna, dFERIA estatu mailako erreferente bezala kokatzen dutenak. Azkenik, publikoaren erantzuna eta akreditatuen maila berreskuratu egin dira pandemiaren ondoren.
-
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi datozen egunetan
Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 3tik 12ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.
-
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa eskuragarri dago
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa, eskuragarri dago jada. Urtarrilean balantzea aurkeztu zen eta oraingoan memoria osoa.