Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Urriaren 16tik 19ra izango da IV. Iturritik Dantza Jaialdia
IV. Iturritik Jaialdia urriaren 16a eta 19a bitartean emango da Donostian. Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa eta sarrera salmenta irailaren 15ean hasiko da, goizeko 11:30ean.
-
Udazkeneko programazioa uztailaren 30etik aurrera salgai
Asteazkenean, uztailak 30, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.
-
2.332 ikusle 34. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 34. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.332 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 8tik 25era.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XVI. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVI. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 14an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
Udako programazioa maiatzaren 23an salgai
Ostiralean, maiatzak 23, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako arte eszenikoetako programazioa.
