Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Udako programazioaren aurrerapena maiatzaren 4an salgai
Bihar, maiatzak 4, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 10 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako lau antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, dantza sorkari bat eta kontzertu bat.
-
Apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antzerkiaren Institutu Nazionaleko (ITI) Dantza Batzordeak Jean-Georges Noverre (1727-1810) ballet modernoaren sortzailearen urtebetetzea ospatzeko sortu zuen 1982an. Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza ospatzea da, arte mota horren unibertsaltasunaz gozatzea, oztopo politiko, kultural eta etniko guztiak zeharkatzea eta, pertsonak amankomuneko hizkuntza baten bidez elkartzea.
-
Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 4tik 21era
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkezten du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatuko dena.Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan.
-
2023ko Dantzaren Hilabetearen jarduerak asteburuan hasiko dira
XV. Dantza Kalean eta XXV. Kontxako Barra Klasikoak emango diote hasiera, asteburu honetan, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, maiatzaren 28an emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVI Galarekin itxiko dena.
-
Metamorphosis Dance apirilean Victoria Eugenian
Iratxe Ansa eta Igor Bacovich-ek gidatzen duten Metamorphosis Dance konpainiak bi emanaldi ditu apirilaren 13an (Prisma) eta 15ean (CreAcción) Victoria Eugenia Antzokian. Gainera, bi entsegu ireki eta topaketa bat egongo dira bi koreografoekin.