Web mapa
Hizkuntzak

Azaroaren 6an, goizeko 10:00etan, Donostiako Hontza liburu-dendan, Zilarrezko Euskadi sarien banaketa egingo da. Bertan izango dira idazle sarituak, Miriam Luki eta Juan Tallón; Adolfo López, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteko presidentea; Jon Insausti, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkaria; María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.

Miriam Luki idazlea

Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero ematen ditu sari hauek. Aukeraketa Gipuzkoako liburu-dendek bidalitako proposamenen arabera egiten da. Horrela, liburu-saltzaileen hautatzeko eta gomendatzeko lan garrantzitsua aitortzen da.

Hauek dira 2023 edizioko sarituak:

• Euskaraz: Argialdiak. Miriam Luki. Susa argitaletxea
• Gazteleraz: Obra maestra. Juan Tallón. Anagrama argitaletxea

Gainera, hirugarren sari bat ere bada, Komiki eta Liburu Ilustratuen kategoria. Aurten Nadar-ek irabazi du, Fatty. El primer rey de Hollywood eta Transitorios liburuengatik, biak Astiberrik argitaratuak. Sari honen banaketa azaroaren 9an izango da, Donostiako  Ebla liburu-dendan.

Azaroaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Juan Tallón solasean arituko da Mitxel Ezquiagarekin San Telmo Museoan. Sarbidea librea izango da, tokiak bete arte.

Miriam Luki

Argialdiak (Susa), Miriam Luki (Urretxu, 1973). Ipuin liburu honetan hainbat egoera eta pertsonaia azaltzen dira, baina guztiek dute lotura tematikoa. Horietan, argialdi une bat gertatzen da, aldez aurretik ezagutzen zena -nolabait, modu inkontzientean-, ezagutzeko; begirada atzera itzultzeko unea, argialdi horren eskuz. Egoera eta giro ezagunak sortzeko trebezia; idazlearen estilo berezia, zorrotza; eta gaia eta genero literarioaren artean lortzen den batasuna dela eta, saritu dute liburu-saltzaileek lana.

Juan Tallón

Obra maestra (Anagrama), Juan Tallón (Villardevós, Orense, 1975). Egileak benetako gertaera bat, Museo Reina Sofían galdutako 38 tonako Richard Serraren lan baten desagerpenaren misterioarekiko harridura, lehen mailako literatur tramankulu bihurtzen duela nabarmendu du Liburu-denden elkarteak. Thriller, saiakera, errealitate eta fikzio arrastoak dituen eleberria da, 10 urteko ikerketa eta idazketa lanaren emaitza.