Web mapa
Hizkuntzak

Larunbatean, urtarrilak 13, Arineketan taldeak Zaharrak berri lan berriaren aurkezpen kontzertua egingo du museoan. Saioa elizan izango da 19:00etan eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. 

Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran San Telmon

Disko berri honetako kantak aurkezterako orduan bertan parte hartu duten hainbat kolaboratzaile izango dituzte lagun, baita Haatik dantza konpainiako dantzariak ere.

Zaharrak berri diskoan egile ezezaguna duten euskal kanten zahar-berritzea dakarte oraingoan, euskal panoramako ahots berrien ahotan: Ødei, Nøgen, Olaia Inziarte, Idoia, Mikel Urdangarin, Ansa ahizpak, Ainara Ortega, Eñaut Agirre, Beñat Gaztelumendi baita New Yorken egoitza duen Rosalind talde amerikarra ere.

Ekarri zaharra eta eraman berria

Kontzertuaren harira, Arineketan taldeak egitasmo berezia jarriko du martxan urtarrilaren 9tik 12ra. Egun horietan museora “euskal kantagintzaren” grabazio zahar bat ekartzen duen orori Arineketan taldearen Zaharrak berri disko berria emango zaio trukean. Ekintza honen bitartez euskal kantagintzaren ondareaz jabetzea eta honen garrantzia goraipatzea lortu nahi du taldeak.