Web mapa
Hizkuntzak

Bigarren urtez jarraian, Beldurrezko Asteak Beldurrola – Sorginei buruzko rol jokoak euskaraz hartuko du. Urriaren 19tik 22ra bitartean garatuko da Egia Kultur Etxean eta Ebla liburudendan, eta beldurrarekin eta aurten zehazki sorginkeriarekin lotutako mahai jokoen partidak egingo dira.

Beldurrola
Jatorrizko irudia: Nisa Goiburu ("Sorginak" erakusketatik)

Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartuko dute eta beldurrezko abentura bat osatuko dute gidariaren laguntzarekin. Jokatzeko behar den gauza bakarra mahai baten inguruan esertzea eta papera, arkatza eta dado batzuk eskura izatea da.

Partidak 2-3 ordu ingurukoak izan ohi dira, 3-5 jokalarientzat.

Izen-ematea: www.rolariak.eus/beldurrola

  • Egia Kultur Etxea: urriak 19-20
  • Ebla Liburudenda: urriak 21-22