Hizkuntzak
San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean
1902ko urriaren 5ean, duela 120 urte, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu ditu museoak: Doako bisita gidatuak eta familia tailerrak.

Ate irekiak
Urriaren 5a, asteazkena, duela 120 urte museoa inauguratu zen eguna, ate irekien eguna izango da, San Telmora hurbildu nahi duten pertsona guztiekin ospatzeko.
Doako bisita gidatuak
Urrian doako bisita gidatuak eskainiko dira museora, eta sarrera ere doakoa izango da bisitetan parte hartzen dutenentzako.
- Astearteetan: 12:00 (eus) + 18:30 (cas)
- Larunbatetan: 12:00 (cas) + 18:30 (eus)
- Igandetan: 12:00 (eus) + 18:30 (cas)
- Izen ematea museoaren webgunean
Familia tailerrak
Urriko larunbatetan, hilaren 1ean hasita, familientzako artista tailerrak egingo dira, Paperezko museo bat izenburuarekin. Horietan, Aran Santamariaren laguntzarekin, parte hartzaileek beren museoa sortu ahal izango dute pop-up teknikaren bidez.
Egin zaitez bazkide urrian
2023 urterako bazkidetza orain egiten baduzu, berehala erabiltzen hasteko aukera eta museoko sarrera eskuratuko dituzu.