Web mapa
Hizkuntzak

Samantha Hudson da 2026ko Beldurrezko Astearen karteleko irudia. Urriaren 29an, 20:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean eskainiko du bere lehen kontzertua Donostian, formatu oso berezian.

Samantha Hudson Live Showcase
Argazkia: Jara García Azor at Superstition Agency @jaragarciaazor

Samantha Hudson Live Showcase

Samantha Hudsonek bere showrik intimoena dakar Donostiara, eta bertan bere arrakastarik handienak interpretatzen ditu (Adicta al sonido, Maricón, Burguesa arruinada, Por España, Full Lace y el Tuck, beste himno batzuen artean) musika elektronikoko non stop saio batean, Música para muñecas, AOVE eta Liquidación total albumetako abesti garrantzitsuenekin. La Diega djak lagunduta. Kontzertu eta dj seten arteko hibrido perfektua. Esparru eta jaialdi handietan bakarrik gozatzera ohituta, Samantha Hudson areto baten hurbiltasunean izatea luxu handia da.

Sarrerak salgai irailaren 16tik aurrera 11:30etan DKren leihatiletan eta webgunean: 18 € (15 € aldez aurretik erosita).

Abeslaria, konpositorea, ekoizlea, gidoilaria eta aktorea, Samantha Hudson kontrakultura garaikideko figura enblematikoenetako bat da, bere diskurtso kritiko eta abangoardistagatik, eta generoaren paradigmekin jolasten duen bere ibilbide musikalagatik, bere zuzeneko ikuskizun zirraragarrietako adierazpen askatasuna ikur duena. Hudson egungo pop fenomeno handienetako bat da, eta erreferente bat Z belaunaldiarentzat. Queer undergroundenaren panoramatik ateratakoa, zirkuiturik estandarizatuenak konkistatu ditu melodia itsaskorren, letra lotsagabeen eta ezarritako ordena desafiatzen eta urratzen duen ikuspegi kritiko baten poderioz.