Web mapa
Hizkuntzak

Balea Zuria argitaletxearekin batera Donostia Kulturak antolaturiko Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 10. edizioaren oinarriak eman dira ezagutzera. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 31n amaituko da.

DK Poesia Lehiaketa

Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2027ko martxoaren 12a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Gainera, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea 2027ko ekainean egingo den Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: [email protected].

Informazio gehiago: 10. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren oinarriak (pdf).