Web mapa
Hizkuntzak

Azaroaren 7ko oharra

Opus Liricaren programazio doikuntzak direla eta, Opera Lab jaialdia atzeratu egingo da. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Informazio gehiago sarrera salmentaren atalean.

 Opus Liricak Opera Lab Jaialdia antolatu du azaroaren 27tik abenduaren 2ra en el Victoria Eugenia Antzokian. 

Opera Lab jaialdiaren kartela

Opus Liricaren espazio bat da Opera Lab, sortzeko modu berri bat martxan jartzen saiatzen dena. Opera Labek opera deseraiki eta XXI. mendeko Operarako narratiba berri bat sortu nahi du. Opera analitikoki desegitea da asmoa, ikuspegi berri bat emateko eta beste errealitate artistiko batzuekin zeharkako egiturak ezarri ahal izateko. Zeharkako prozesu horiek dantza, bizitza, estetika, historia eta abarrekin dute zerikusia. LABorategi honetatik ideiak, proposamenak, esperimentuak, sorkuntzak eta errealitateak aterako dira, opera ikusteko eta ulertzeko modu berri baten aurrean jartzen gaituztenak.

Opera Labek, alde batetik, opera bat sortzeko prozesuak azalduko dituen dimentsio didaktiko bat sustatzen du eta, bestetik, prozesu parte-hartzaile bat, publikoa eta beste erakunde artistiko batzuk bete-betean sartu eta sorkuntzaren prozesuan parte hartu ahal izateko.

Opera Laben, Opus Liricaren talde osoa dago tartean. Sormen eta garapen laborategi bat da, eta 2024an taularatuko duten operaren proiektua sortzeko oinarriak aterako dira bertatik.

Egitaraua

Sarrera salmenta

3 laborategietarako eta 2 kontzertutarako sarrerak abuztuaren 10ean jarriko dira salgai, goizeko 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.