Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

10 €

Hizkuntza: elebidun

 Opera Labeko laborategien irudia Atzeratuta

Azaroaren 7ko oharra

Opus Liricaren programazio doikuntzak direla eta, Opera Lab jaialdia atzeratu egingo da. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Informazio gehiago sarrera salmentaren atalean.

Opera Laben helburua operaren narratiba eraikitzea da, hainbat parametrotan oinarrituta, baina publikoa bitartekari izatera irekia.

LABorategi honetatik Opus Liricako talde osoak publikoaren parte-hartzearekin diseinatutako ideiak, proposamenak, esperimentuak, sorkuntzak eta errealitateak aterako dira, XXI. mendeko operaren aurrean jarriko gaituztenak. Genero honek −nahiz eta kasu askotan bere narratiba eraiki XVI. eta XXI. mendeen artean sortutako musikan eta testuetan oinarrituta− garaikidetasuna behar du, betierekoa izaten jarraitu ahal izateko eta transzenditzeko.

Oraingo honetan La Traviata opera hartuko dugu oinarritzat, eta horrekin diskurtso musikal, sozial eta estetiko oso bat eraikiko da.

LABorategietan eta festibaleko operetan La Traviataren gai nagusiak aztertuko ditugu: halabeharra (27), heziketa morala (28) eta maitasuna (29).

Laborategi ibiltaria izango da. Club aretoan hasiko da, besaulki patioan jarraitu eta Foyerrean amaituko da.

Laguntzailea

Opus Lirica

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...