Hizkuntzak
Ondarearen Europako Jardunaldiak San Telmon
Aurten ere San Telmo Museoak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. 2026ko leloa Ondarea arriskuan: biziberritu, babestu, berrirudikatu izanik, hiriko eraikin nabarmen batzuk babesteko prebentzio neurriak eta AAk ondarea zabaltzen laguntzeko eskaintzen dituen aukerak izango dira hizpide museoan antolatutako jardueretan.
Gainera, urrian zehar, Bizia hartzen duten argazkiak ikus-entzunezko instalazioa ere ikusgai egongo da erakusketen atarian (museoko sarrerarekin). Proposamena El Diario Vascoren lankidetzarekin antolatu da, komunikabideak sortutako Ipuskoa bizi proiektuarekin du lotura eta argazki zaharretan dago oinarrituta.
Egitaraua:
- Urriak 3. Helduentzako tailerra: San Telmo Museoko bildumari bizia emanez
- Urriak 10. Helduentzako tailerra: Dando vida a la colección del Museo San Telmo
- Urriak 14. Mahai-ingurua: Miradas sobre el patrimonio histórico de San Sebastián
- Urriak 21. Mahai-ingurua: El plan de conservación de las fachadas de San Telmo y Victoria Eugenia
- Urriak 1-31. Instalazioa: Bizia hartzen duten argazkiak
Ondarearen Europako Jardunaldiek kultura ondareari buruzko sentsibilizazio-programa eskaintzen dute, Europako Kontseiluak sustatuta. Gipuzkoan, Foru Aldundiak bideratzen du ekimena, ekimenean parte hartzen duen lurraldeko kultura-erakunde eta -eragile bakoitzak proposatutako jarduera-programa bilduz eta zabalduz.
