Web mapa
Hizkuntzak

Gaur goizean, datorren abenduaren 24an, igandea, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera dela-eta gure hirian izango diren jarduerak aurkeztu dira Donostiako Udaletxeko prentsa aretoan.

Aurkezpenaren une bat

Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik lehen agurra egingo digute udaletxeko balkoitik, 11:45ean. Olentzerok eta Mari Domingik hirigunean ibilalditxo bat egiteko asmoa dute, eta nahi duten guztiei (6 urtetik gorakoak) bizikletaz eta patinez laguntzeko gonbitea luzatu nahi diete. Ohi bezala, Olentzerok eta Mari Domingik martxa irekiko dute kapotarik gabeko antzinako kote batean.