Web mapa
Hizkuntzak

Cuando acecha la maldad (Demian Rugna, 2023) eta La mesita del comedor (Caye Casas, 2022) film luzeek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Ikusleen Saria ex aequo irabazi dute. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan River (2023) pelikularen proiekzioarekin.

San Sebastian Horror Festival

PALMARESA

Ikusleak

  • Ikusleen Saria Film Luze Onenari

La mesita del comedor (2022). Caye Casas. Espainia
Cuando acecha la maldad (2023). Demian Rugna. Argentina

  • Ikusleen Saria Film Labur Onenari

Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia

  • Ikusleen Saria Animaziozko Film Labur Onenari

Sandwich Cat (2022). David Fidalgo. Espainia

  • Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari

Ahora vuelvo (2023). Lucas Paulino & Gabe Ibáñez

 

Epaimahaia

  • Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari

Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiak, Marta Medina, Elena Muñoz eta Koldo Serra kide izan dituenak, Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Rodrigue Huarteren Transylvanie (2023) filmari ematea erabaki du, haurren jazarpenaren gaia jorratzen duen sentsibilitate eta umoreagatik, eszenaratzearen, argazkigintzaren eta musikaren gustu eta dotoreziagatik, interpretazioen freskotasunagatik eta protagonistaren karisma harrigarriagatik. GUZTIA ondo dagoelako! Zinemagile handi bat ernaltzen ari delako.

Epaimahaiak Louise Groulten Gertrude et Yvan Party Hard (Frantzia, 2022) film laburrari aipamen berezia egitea erabaki du, bere nortasun ez konbentzionalagatik, umore bihurriagatik, bere pertsonaia amorragarri bezain hipnotikoengatik, elkarrizketen asmamenagatik eta harritzeko duen gaitasunagatik.

  • “Zilarrezko Méliès” Saria Europako Film Labur Onenari

Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia

Gainera, Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren “Zilarrezko Méliès” saria ere Transylvanie filmari ematea erabaki du epaimahaiak, film biribila delako eta Europako fantasiazko zinemaren tradizio onenari erantzuten diola irizten dugulako.

 

  • Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari

Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia

  • Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari

Mortelli, un cas perdut (2022). Ben Fernández

  • Blogos de Oro Saria Film Luze Onenari

La espera (2023). F. Javier Gutiérrez. Espainia

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Urrezko Blogoak kritikaren sariaren epaimahaiak, Manuel Aguilar (Cine de Patio), Jon Paul Arroyo (Bang Bang Zinema), Amaia Egües (Atemporalia), Pako Mulero (La Cabina de Nemo) eta Mikel Peña (Ravenheart) kide dituenak, saria film honi ematea erabaki du:

La espera (2023). F. Javier Gutiérrez. Espainia

Mehatxuzko giro itogarri bat sortzen jakiteagatik, Víctor Clavijoren antzezpen eredugarriak nabarmendua, erraietatik irtendako zinema autentikoena dela erakutsiz.

  • Ikusleen Saria Fanzine Onenari (Babeslea: FNAC Donostia)

Pantxineta Endemoniata