Hizkuntzak
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi zikloa maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan, hilaren 9tik aurrera. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Ekitaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
Betidanik eta edonon gertatu ohi izan da poeta eta idazleen aurkako jazarpena, erbeste, ostrazismo edo heriotzan amaitu izan dena. Joan den urtean hasi zen hitzaldi ziklo hau maiatzero egitea da asmoa, idazteagatik jazarriak izan direnak gogoratzeko.
Hona hemen hitzaldiak kronologikoki zerrendatuta:
- Maiatzaren 9an, Sofía Parnok y la poesía lésbica del modernismo ruso. Hitzaldia. Jesús García Gabaldón, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak emango du.
- Maiatzaren 16an, Théophile De Viau: poeta librepensador y libertino. Hizlariak: Lydia Vázquez, UPV/EHUko Frantses Filologiako Unibertsitateko katedraduna eta Juan Manuel Ibeas Altamira, Filologia Frantseseko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) izango dira.
- Maiatzaren 23an, Olympe de Gouges, de la tribuna al cadalso. Kasu honetan ere, Lydia Vázquez eta Juan Manuel Ibeas Altamira izango dira hizlariak.
- Maiatzaren 30ean, Oscar Wilde o la paradoja de la persecución, Ana Zamorano UNEDeko Filologia Fakultateko Anglo-iparramerikar Literaturako eta genero-ikasketetako irakasleak emango du hitzaldia.