Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatura jazarriak

2024 maiatzak 9 • 19:00

San Jerónimo (Liburutegi Nagusia)

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Sofía Parnok

Literatura jazarriak zikloa Sofía Parnok idazleari buruzko hitzaldiarekin hasiko da,  Jesús García Gabaldón unibertsitateko irakaslearen eskutik.

Sofía Parnok (1885-1933) Errusiako Safo bezala ezagutzen da, hainbat poesia liburu, literatura-kritika eta opera-libreto argitaratu zituen. Ez zen oso ezaguna izan zentsuragatik.
Hitzaldi honetan bere lanez eta beste poeta lesbiana batzuekin izan zuen harremanaz hitz egingo da, baita poeta bisexual eta homosexualekin ere, batez ere Zinaida Hippius, Lidia Zinovieva-Annibal, Marina Tsvietáieva, Maximilian Voloshin eta Mikhail Kuzminekin. Hori guztia errusiar modernismoaren testuinguruan, Zilarrezko Aroa bezala ezagutua (1890-1930). Arreta berezia eskainiko zaio Sofia Parnok eta Marina Tsvietaievaren arteko harremanari eta bien arteko poema gurutzatuei. Horretarako, itzulpen poetiko berriak aurkeztuko dira, gaztelaniaz argitaratu gabeak.

Jesús García Gabaldón (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Errusiar Literaturako eta Literatura Konparatuko irakaslea. Filologian doktorea. Saiakeragilea, kritikaria eta literatura-itzultzailea. Eslavistikaren eta literatura konparatiboaren eremuko ikertzailea, bereziki Zilarrezko Aroko errusiar literaturaren eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko harreman kulturalen azterketan. Ingeles eta Hispaniar Filologiako eta Ekialdeko Asiako (Txina) ikasketak egin ditu. Bere azken liburua Marina Tsviétaievaren (Cátedra, 2023) olerkien antologia elebiduna da.

Antolatzailea

Ateneo Guipuzcoano

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...