Web mapa
Hizkuntzak

Azaroaren 13tik 26ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Maitasunaren geografiak izango du izenburu. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Gioconda Belli eta Antonio Muñoz Molina.

Antonio Muñoz Molina
Antonio Muñoz Molina (argazkia: Elena Blanco)

Gioconda Belli eta Antonio Muñoz Molina nazioarteko literaturaren bi izen handi izango dira Literaktum Jaialdian. Azken hamarkadetako literatura latinoamerikarraren ahots esanguratsuenetakoa da Gioconda Belli, eta Muñoz Molinak, berriz, Letren Asturiasko Printzea Saria (2018) edo bitan Espainiako Narratiba Sari Nazionala (1988, 1992) jaso ditu.

2023ko jaialdiaren gaia Maitasunaren geografiak izango da, eta bertara datozen idazleak maitasun harremanen ezaugarri eta ñabardurez mintzatuko dira, besteak beste.

Literaktum Txikian Ilustrazio lehiaketa izango da aurten. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako lehiaketa izango da eta Ibon Martinek sortutako Onin pertsonaiaren abenturak dira ilustraziorako gaia. Marrazkiak Donostiako Haur Liburutegi Nagusian eta kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu beharko dira urriaren 30etik azaroaren 14ra (biak barne).