Web mapa
Hizkuntzak

Hirugarrenez egingo da aurten Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua (6-12 urte).

Literaktum Txikiko Ilustrazio Lehiaketaren irudia. Onin

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrentzako Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketak aurten Oninen abenturak izango ditu ardatz. Parte-hartzaileek abentura horien inguruko marrazki libre eta pertsonala egin beharko dute.

Lehiaketaren nondik norakoak ezagutzeko oinarriak hemen jaitsi daitezke. Marrazkia egiteko inprimakia hemen jaitsi daiteke, eta behin bertan marrazkia egin eta datuak bete ondoren Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu behar da urriaren 30etik azaroaren 14ra.

Marrazkia egiteko inprimakia

Hiru kategoria izango dira lehiaketan (Lehen Hezkuntzako 1-2 mailakoak;  3-4 mailakoak eta 5-6 mailakoak) eta maila bakoitzeko hiruk jasoko dute saria: diploma, liburuak erosteko 30 euroko txartela eta Ibon Martin idazleak sinatutako Oninen liburua. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an izango da, San Jerónimo Aretoan, 18:00etan. Bertan, Ibon Martin idazlea, eta Oninen sortzailea ezagutzeko aukera izango da.