Web mapa
Hizkuntzak

Datorren urriaren 4an, Tabakaleran, berriro helduko zaio joan den urtarrilean hasi eta Frantziako zinema beltzari eskainitako Nosferatu zikloari film honen proiekzioarekin: Le Corps de mon ennemi (1976), Henri Verneuilek zuzendua eta Jean-Paul Belmondo protagonista duena.

Le Corps de mon ennemi pelikulako irudi bat
Le Corps de mon ennemi (1976)

XX. mendearen hasieratik 1984ra arte Frantziako zinema beltzera ꟷpolarꟷ hurbiltzen den atzerabegirako hau urtarrilean hasi zen, eta Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatua da, Tabakalerarekin eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianarekin lankidetzan. Eta, oraingoan, zikloaren hirugarren eta azken hiruhilekoan, hamar film gehiago proiektatuko dira.

Ohi denez, sarrerak Tabakaleraren webgunean jarriko dira salgai hilero, aurreko hilabetearen 15etik aurrera.

Zikloarekin batera bi libururen edizioa dugu, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, El polar francés 1931-1982, Colección Nosferatuko 19 zk., Antonio José Navarrok koordinatua, joan den apirilean kaleratu zen. Bigarrena, Polar frantziarra, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako 11. zk., udazken honetan argitaratuko da.

Hirugarren hiruhilekoaren programazioa

urriak 4: El cuerpo de mi enemigo (Le Corps de mon ennemi, 1976)
urriak 11: Policía Python 357 (Police Python 357, 1976)
urriak 25: El dossier 51 (Le Dossier 51, 1978)
azaroak 1: Mort d'un pourri (1977)
azaroak 8: Serie negra (Série noire, 1979)
azaroak 17: Les Chiens (1979)
azaroak 22: El derecho a matar (3 hommes à abattre, 1980)
azaroak 29: Le Professionnel (1981)
abenduak 6: Coup de torchon (1981)
abenduak 13: Canicule (1984)

Informazio gehiago: Nosferatu