Web mapa
Hizkuntzak

Amnesty Internationalak datozen asteetarako Fadia’s Tree (Sarah Beddington, 2021) film britainiarraren hainbat proiekzio antolatu ditu Gipuzkoan. Filmak Amnesty International Saria irabazi zuen joan den Giza Eskubideen 19. Zinemaldian. Dokumental bat da eta Libanon erbesteratutako emakume palestinar baten istorioa kontatzen du, egunen batean bere herrialdera bueltatzea amets duena.

Fadia’s Tree

Hauek izango dira proiekzioak:

Otsailak 28: Beasain
Usurbe Antzokia / 20:15
(JB euskarazko azpitituluekin)

Martxoak 9: Zumarraga
Zelai Arizti Kultur Etxea / 20:30
(JB gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezpena eta solasaldia Amnesty Internationalaren Espainiako Saileko presidente Beth Gelbekin eta Palestinan korrespontsal izandako Mònica Leiva kazetariarekin.

Martxoak 10: Irun
Amaia KZ / 19:00
(JB gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezpena eta solasaldia Amnesty Internationalaren Espainiako Saileko presidente Beth Gelbekin

Fadia’s Tree

Milioika hegazti zeruetatik aske migratzen ari diren bitartean, Fadiak, Libanon geratutako errefuxiatu palestinarrak, ukatu egiten zaion antzinako aberria irrikatzen du. Ustekabeko elkarraldi batek zuzendaria, Sarah, aurkezten dionean, erronka egiten dio Palestina historikoan bere aitonaren etxearen ondoan hazitako masustondo zahar bat aurkitzeko, zuhaitz hori bere familiaren existentziaren testigantza baita.

Oinordetzan jasotako oroitzapenak, gizon itsu bat eta buru biko herensuge bat lagun dituela, zuhaitza aurkitzeari ekingo dio Sarahk. Hamabost urte iraundako bidaia baten istorioa da hau, lurralde zatitu batean eta herrialde banandu batean zehar dabilen adiskidetasun batena, mugimendu askatasunaz (edo askatasun ezaz), erbesteratzeaz eta etxera itzultzeko itxaropenaz hitz egiten duena.