Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturako liburutegiek liburuak eta beste materialak etxera eraman eta bertatik jasotzeko mailegu zerbitzua jarri dute martxan. Doako ekimen hau Donostian bizi eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat, aldi baterako edo behin betiko mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, hain zuzen.

Etxez etxeko mailegu zerbitzua. Paula Estevez

Oraingoz, zerbitzua Liburutegi Nagusiak, Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegiak eta Okendo Kultur Etxeko Liburutegiak eskainiko dute.

Helduen Hitza 55 urtetik gorakoentzako irabazi asmorik gabeko erakundeko boluntarioek eramango dituzte dokumentuak erabiltzailearen etxera, eta bertatik jasoko dituzte liburutegira eramateko.

Onurak gozatu ahal izateko, beharrezkoa da Donostia Kultura txartela izatea (edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste txartela bat), eta zerbitzua erabili ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Zerbitzua eskatu ostean, liburutegiak eskaera aztertuko du eta haren oniritzia jaso ondoren, liburuak, filmak, Cdak... eskatu ahal izango dira.

Zerbitzuari buruzko informazio guztia jasotzeko, izena emateko eta eskaerak egiteko: Etxez etxeko mailegua