Web mapa
Hizkuntzak

2026ko Donostiako Estropadetako sarrerak abuztuaren 28n 12:30ean jarriko dira salgai; bai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena), bai irailaren 6ko eta 13ko jardunaldietarako.

Gizonezkoen sailkatze-estropadairailaren 2an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Emakumezkoen sailkatze-estropada, berriz, irailaren 3an, ordu berean. Bi egun horietan sarrerak soilik tribunarako behar dira eta horiek online, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta tribunaren ondoko leihatilan eros daitezke.

Bi igandeetako estropadetarako sarrerei dagokienez:

  • Online eros daitezke bi igandeetarako sarrera orokorrak (4,50 €) eta Tribunakoak (10 €).
    Sarrerak erosteko loturak hemen: irailak 6 eta irailak 13
  • Donostia Kulturako bazkideen deskontudun sarrerak online eros daitezke, baina gainerako deskontudun sarrerak (langabetuentzat, pentsiodunentzat eta 30 urtetik beherakoentzat) soilik txarteldegi fisikoetan erosi ahal izango dira 2,2 eurotan. Txarteldegiak Victoria Eugenia Antzokian eta estropada-eremurako sarreretan jarriko dira bi igandeetan. Deskontua lortzeko baldintza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  • 12 urte bitarteko haurrak, sarrera orokorra doan.
  • Sei urte bitarteko haurrak Tribunan doan, eserlekurik hartu gabe.

Sarrera orokorren salmenta, bai online, bai leihatilan, igandeko (irailaren 6a eta 13a) 12:30ak arte egongo da eskuragarri. Estropadak ikusteko eremuko sarreretako txarteldegiak 9:30etatik aurrera egongo dira irekita.

Tribunako sarrerei dagokionez, sailkatze-estropadetarako salmenta estropadaren eguneko 15:30ean eten egingo da; online zein leihatiletan. Irailaren 6ko eta 13ko igandeetarako tribunako sarrera salmenta jardunaldien bezperan 13:30ean etengo da online (irailaren 6koa irailaren 5ean; irailaren 13koa 12an). Estropada egunetan tribunarako sarreraren bat eskuragarri egongo balitz, estropada egunean bertan salduko da tribunan: 16:30etik aurrera sailkatze egunetan, 9:30etik aurrera igandeetan.