Hizkuntzak
'La mochila. Vida de Muñagorri' liburuaren aurkezpena, Erronkak programaren lehena San Telmon
Ander Izagirreren azken liburuaren aurkezpenak irekiko du ikasturte honetako Erronkak programazioa: La mochila. Vida de Muñagorri aurkeztuko du Alberto Muñagorri berarekin batera urriaren 15ean, 19:00etan, sarrera librearekin.
1982an, ETAk bonba-motxila bat utzi zuen Errenteriako plaza batean. Alberto Muñagorri 10 urteko mutikoak hanka bat galdu zuen, begi bateko ikusmena ere eta bizitza osorako ondorioak izan zituen. Liburu honetan, Ander Izagirre kazetariak Muñagorriren bizitza jarraitzen du, Euskal Herriko azken mende erdiko indarkeriazko historiarekin behin eta berriz gurutzatzen dena.
Horrez gain, aktualitateko gaiekin jarraituz, hilaren 29an Palestina: la quiebra del orden humanitario internacional hitzaldia eskainiko du Raquel Martí UNRWA Espainiako zuzendari exekutiboak. Saio hau EHUrekin batera antolatu du museoak XXX. Giza Eskubideen Ikastaroen barnean.
Bi hitzaldi hauek zuzenean ere jarraitu ahal izango da San Telmo Museoren youtube kanalean.
Azkenik urtero bezala, Euskarabildua jardunaldiaren hitzordua hartuko du museoak urriaren 27an, aurten Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura izenburua duena. Ekosistema burujabe eta saretua nola eraiki hausnartuko dute jardunaldian. Parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da Euskarabilduaren webgunean.
Gai garaikideen inguruko pentsamendu kritikoa sustazea da San Telmoren Erronkak programaren helburua eta horretarako jarduera egitarau zabala antolatzen du museoak ikasturtean zehar beste hainbat eragilerekin lankidetzan.
