Web mapa
Hizkuntzak

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio egingo dira udazkenean: irailaren 30ean (Maialen Araolaza), urriaren 21ean (Aitana Lertxundi) eta azaroaren 6an (Eli Gallego). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Emakume zientzialarien argitan

Egitasmo honek emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hainbat arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da. Elkarrizketatzailea Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea izango da. Horrez gain, "bi kulturen" estereotipoa gainditzeko (zientziak eta humanitateak), haien liburu gogokoenak ere gomendatuko dituzte.

  • Lehenengo solasaldia irailaren 30ean izango da. Maialen Araolaza biomedikuak adineko emakumen osasunaren inguruko ikerketak egin ditu, eta solasaldiaren izenburua honako hau izango da: Ariketa fisikoa, ongizaterako giltza.
  • Aitana Lertxundi mediku-ikertzailea izango da bigarren elkarrizketatua. Aitana ingurumen-epidemiologiaren alorren dabil lanean urte luzez, eta urriaren 21ean Ingurunearen osasuna, gure osasuna izenburupean solastuko da.
  • Zer da elikadura osasungarria?  izango da urteko azken solasaldia Eli Gallego nutrizionistaren eskutik, azaroaren 6an.

Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean ere entzun ahalko dira.