Hizkuntzak
"Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloa bueltan da
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa jarriko dute berriro ere martxan udaberrian Ernest Lluch Kultur Etxean. Saio guztiak euskaraz izango dira, iluntzeko 19:00etan. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen eskutik, hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da: Miren Altuna neurologoa, Arantza Etxeberria filosofoa eta Aitziber Sarobe biologoa.
Hona hemen laburbilduta hiru ekitaldien berri:
- Martxoaren 12an, Aurrerapenak alzheimerraren diagnostikoan eta tratamenduan. Miren Altuna Azkargorta (Zarautz, 1988) neurologoak garuneko gaixotasun degeneratiboak ikertzen ditu, bereziki, alzheimerra.
- Apirilaren 16an, Filosofia, zientziak eta bizidunak gurutzatzen diren lekua. Arantza Etxeberria Agiriano (Oñati, 1962). EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea da.
- Maiatzaren 7an, Zer esan nahi dute, benetan, jasangarri, trantsizio, ekologiko eta abarrek? Aitziber Sarobe Egiguren (Zarautz, 1974) biologian doktore da eta ekologian espezializatuta dago.
Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean ere entzun ahalko dira.