Hizkuntzak
Aurrerapenak alzheimerraren diagnostikoan Miren Altuna
Hitzaldiaren jatorrizko izenburua: Aurrerapenak alzheimerraren diagnostikoan eta tratamenduan.
Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloaren barruan kokatzen da emakume zientzialari euskaldunak ezagutzera ematea duena helburu.
Miren Altuna neurologoak garuneko gaixotasun degeneratiboak ikertzen ditu, bereziki, alzheimerra. Azkenaldian, izan diren aurrerapenei buruz hitz egingo du: diagnostikoa, tratamendua... Azken horri dagokionez, bizi-ohitura osasuntsuek duten garrantzia azpimarratuko du. Gainera, Downen sindromea ere izango ditu aipagai. Izan ere, Downen sindromea duten pertsona guztiek, nahiko urte bizi badira, alzheimerra garatuko dute.
Aurkezlea: Ana Galarraga.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
El expolio artístico de Castilla y León José Luis García Ruiz, Mario García Martínez
maiatzak 21
Pentsamendua eta gogoeta