Web mapa
Hizkuntzak

+ 55 udal zerbitzuak bi kultur lehiaketa jarri berri ditu abian, Aztarnak eta Ereinduz.

Aztarnak lehiaketaren kartela

55 urtetik gorakoentzako +55 zerbitzuak bi kultura lehiaketa jarri ditu abian:

  • Aztarnak XI. Ipuin laburren lehiaketa. Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 55 urtetik gorako pertsonei zuzendua, literatur sorkuntza amateurrari ikusgarritasuna emateko asmoz. Aurkezteko epea 2025eko martxoaren 11tik maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Ikus oinarriak hemen.
  •  Ereinduz Sormen Artistiko VIII. lehiaketa, pinturan, eskulturan, marrazkian eta grabatuan duten talentu artistikoa erakusteko. Aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 12ra izango da, Okendo Kultur Etxean. Hiru sari banatuko dira, material artistikoa eta lehenengo irabazlearentzat urteko ikastaro baten matrikula barne. Oinarriak eta informazio osagarria hemen.

+55 zerbitzuaren helburua adineko pertsonek udal-ekipamendu komunitarioetan duten partaidetza eta zerbitzuen erabilera handitzea da. Donostia Kulturako hainbat kultur etxetan eskaintzen da zerbitzua. Lehiaketa hauen inguruko informazioa gehiagorako, jarri harremanetan azpiko loturetan: