Web mapa
Hizkuntzak

Jaialdiko argi instalazioek, proiekzio monumentalek eta zuzeneko emanaldiek berriro sortu zuten harridura.

Argiartean IESU Eliza
Argazkia: Iñaki Rubio

Donostia Kulturako kultur etxeek ekoitzitzako Argiartean jaialdiaren hirugarren edizioa urriaren 6an eta 7an egin zen Loiolako Erribera auzoan. Oroimenaren lorategia eta Iesu eliza jendez bete ziren berriro ere, iazko zenbakiak gaindituz bi gauetan 6.000 bisitari jasota.

Hirugarren edizioko balantzea oso positiboa izan da, bai erakutsitako proposamenen aniztasunari dagokionez, bai herritarrek emandako erantzunagatik ere. Udazkenekoa baino gehiago udakoa izan zen klimak lagunduta, herritarrek instalazio, proiekzio eta zuzeneko emanaldi esperimentalen eskaintza zabalaz disfrutatu zuten bi gauez.

Diziplina anitzeko artistek, tokiko zein ingurukoek, adin guztietako publikoarengana iristea lortu zuten. Haurrak Gheada estudioko Reflections bezalako instalazioetako argi jolasarekin eta Carlos Solanoren Objeto Especular obraren interaktibitatearekin dibertitu ziren. Helduek aldiz, proposamen intimo eta zorrotzagoetaz gozatu zuten, hala nola Sala de Salas proposamena. Bertan, Sinergy eta Zine-lab-en artean proiekzio zenitalerako ingurune bat sortzea lortu zuten aparteko espazio batean. Denek gozatu zuten musika proposamenez eta gaua luzatzera bultzatzen zuten food trucken terraza zabalaz.

Anari, Adarra Saria 2018 (Argazkia: Foku).

Argiartean 2023 (Argazkia: Iñaki Rubio).

Fermin Muguruza, Adarra Saria 2017 (Argazkia: Foku).

Argiartean 2023 (Argazkia: Iñaki Rubio).

Jaialdia ostiralean 20:00etan hasi zen, eguzkia sartzearekin batera, Alvaro Turriónen kontzertua eta Jaime De los Rios-en proiekzioekin. Elizaren fatxadan irudi abstraktuak proiektatzen joan ziren pianoaren doinuaren harira. Gaua Laponite XLG performance drag-arekin jarraitu zuen eta Sabiwa + Nathan L taldearen musika elektroniko esperimentalarekin amaitu zen.

Larunbata Lumi taldearen proposamenarekin eta Nagore Legarretaren argazkiekin hasi zen, argazkiak malenkonia berezien soinu elektronikoarekin bateratu zirelarik. TMATMB talde katalanaren kontzertuarekin eta Desilenceren proiekzioarekin jarraitu zuen gauak eta azkenik, Pablo Casares artista eta sortzaile polifazetikoak eman zion amaiera jaialdiari.

Anari, Adarra Saria 2018 (Argazkia: Foku).

Argiartean 2023 (Argazkia: Iñaki Rubio).

Fermin Muguruza, Adarra Saria 2017 (Argazkia: Foku).

Argiartean 2023 (Argazkia: Iñaki Rubio).