Web mapa
Hizkuntzak

Datozen hilabeteetan argazki-liburuen inguruko tailer bana eskainiko dute San Telmo Museoan Magali Avezouek eta Jason Fulfordek, eta horietan matrikulatzeko eskaintza berezia egongo da.

Talde bat argazki-liburuak kontsultatzen San Telmo Museoan

120 € balio du Avezouren tailerrak eta 150 € Fulfordrenak, baina bietan matrikulatu nahi izanez gero 240 euroan egin ahal izango da. Horri, dauden beste deskontuak gehitu ahal izango zaizkio: DKko bazkideek % 10eko deskontua dute eta ikasleek, % 25ekoa. Halaber, bi tailerretan doako bina leku egongo dira langabezia egoeran dauden pertsonentzat.

Tailerretarako matrikulazioak martxoaren 1etik egongo dira zabalik eta museoaren webgunearen bidez egin ahal izango dira.

 

Informazio gehiago: