Web mapa
Hizkuntzak
Zinema, bideoa eta argazkia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

150 €

Ingelesa

Jason Fulford-en argazkia

Jason Fulford-ek eskainitako tailer hau batez ere praktikoa izango da. Bertaratzen direnek ikusizko lengoaiarekin eta irudien arteko loturarekin esperimentatuko dute joko eta ariketen bidez.

Izenburua gaztelaniaz: Argazkigintza hizkuntza bisual gisa

Leku guztietan gramatika mistiko bat dago. Gramatika. Ez du gizakiak bakarrik hitz egiten, unibertsoa ere hitz egiten du, dena hitz egiten du, hizkuntza amaigabeak. -Novalis

"Has gaitezen argazki guztiak anbiguoak direla dioen premisatik: irudia finkoa da, baina esanahia arina da. Irudia beti dago beste zerbaitekin lotuta: beste irudi bat, hitzak, aurkezteko modua edo ikuslearen aldartea eta memoria.

Orain narrazioaren aukerak zabaltzen dira. Irudi baten irakurketan eragiten saia daiteke. Testuingurua argazkiari atxikita doakion anbiguotasunarekin jolasteko edo mezu bat argitzeko erabil daiteke.

Jolas eta ariketa zorrotzen tailer praktiko honetan, gai horiekin eztabaidatu eta esperimentatuko dugu. Parte-hartzaileek burua irekita etorri behar dute, umorea eta lanerako etika sendoa. Dena aurreikusitakoaren arabera badoa, denak irtengo dira tailerretik pentsatzeko eta irudiekin lan egiteko tresna multzo berri batekin." Jason Fulford

Matrikula egindakoan, tailerra prestatzeko jarraibideak emango dira. Parte-hartzaileek ariketak egiteko material propioa ekarri ahal izango dute.

  • Jason Fulford-ek hitzaldia eskainiko du museoan ekainaren 4an: My phoptography

 

Informazio praktikoa:

  • Iraupena: 16 ordu
  • DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek % 25ekoa. Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira.
  • Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira 943 481580 telefonora deituz martxoaren 31era baino lehen.

 

Eskaintza berezia:

Jason Fulforden tailerrean matrikula + Magali Avezouren tailerrean matrikula (apirilak 27-28) 240 €ko prezio bakarrean + dagokion deskontua

 

Gabriela Cendoya Bergareche Collection programaren barruan dago jarduera hau.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, GCBC
Laguntzailea: Getxophoto

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi