Web mapa
Hizkuntzak

Musikagileak, Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak, Musika Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa antolatu du aurten eta ohi bezala San Telmo Museoa zirkuituko kolaboratzaile izango da lau kontzertu programatuz, berariaz museoarako diseinatuak.

Jabi Alonso

Azaroan, Remigio Mendibururen Txalaparta obraren inguruko bi kontzertu izango dira eta, abenduan, Vocalia Taldearen kontzertu koral bat izango. 2024ko apirilan, Ensemble Ascoltak Abel Paúlen konpositorearen obra handi bat estreinatuko du, museoko argizaiolen bilduman oinarrituta.

Urteen poderioz, zirkuitua euskal musika berriaren urteroko erakusleiho nagusia bihurtu da; izan ere, bere programazioa sorkuntza lanik berrienetan oinarritzen da. 2009an abiatu zuen Musikagileak elkarteak musika garaikidean espezializatutako euskal taldeen jarduera sustatzeko.

Programazioa San Telmo Museoan

 

Horrez gain, familiei zuzendutako tailerrak egongo dira museoan Remigio Mendibururen Txalaparta eskulturarekin lotura dutenak eta Naia Membrillera perkusio joleak eskainiak. Azaroaren 11n eta 25ean izango dira.