Web mapa
Hizkuntzak

Atzo, urriak 15, amaitu ziren Clima ideal. Udako kartelak eta Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketak. Biek museoaren udako eskaintza erakargarria osatu dute eta bisitarien harrera bikaina izan dute, 50.900 bisita izan baititu lehenak, eta, 48.300 bigarrenak.

Bisitariak  clima ideal erakusketan
Iker Azurmendi

Clima ideal. Udako kartelak erakusketak, Mikel Lertxundi Galianak komisariatua, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera Donostia eta Gipuzkoa turistikoki iragartzeko kartelek izan zuten indar grafikoa aztertu du. Erakusketa amaitu den arren, badago horretan sakontzeko aukera erakusketaren katalogoaren eta laburpen bideo honen bidez.

Bestalde, Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketa, Museo Sorollarekin eta Museo Sorolla Fundazioarekin antolatua eta Acacia Sánchez Domínguezek komisariatua, artistak Donostian egindako lana erakustea izan du helburu. Kasu honetan ere katalogoa dago eskuragarri eta komisarioak emandako hitzaldia Youtuben dago ikusgai.