Web mapa
Hizkuntzak

Olatz Yarza Garragorrik, Donostiako lehen alkateaordeak, Ana López Loyarte, Festa Jarduetarakoko zinegotzia, Leandro Azcue Mugica, Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordea, eta Jose Miguel Ayerza Mendiburu, ADEGIko zuzendari nagusia lagun zituela, 2026ko Kontxako Bandera aurkeztu du gaur goizean udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Gaurko aurkezpenaren argazki bat

Gizonezkoen sailkatze-estropada, 24 eskifaiarekin, irailaren 2an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Emakumezkoen sailkatze-estropada, berriz, irailaren 3an, ordu berean eta 19 taldek hartuko dute parte. Irailaren 6an eta 13an (11:00etan emakumezkoen modalitatean eta 12:00etan gizonezkoenean) erabakiko da nork irabaziko duen Bandera bi modalitateetan.

Aurtengo edizioa iragarriko duen kartela Beñat Elizalde Garcíaren lana da.