Hizkuntzak
2026ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteak, FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 30a eta azaroaren 6a bitartean.
Izena emateko epea urriaren 14a arte egongo da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte. Gehienez 6 taldek parte hartuko dute. Bi hautaketa-irizpide biltzen dira: lehena, aurretik inoiz parte hartu ez izana gerran eta, bigarrena, inskripzio-ordena.
Inskripzioa: [email protected]
