Hizkuntzak
Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 4tik 21era
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkezten du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatuko dena.Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan.
Formatu txikiko ikuskizunen askotariko proposamenek osatzen dute programa hiriko antzerki programazioa herritarrei eta, batez ere, publiko gazteenari hurbiltzeko helburuarekin. Antzerkia, umorea, magia, mentalismoa, bakarrizketak eta musika izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
Programan bi estreinaldi izango dira, Antzerki Sorkuntzako lan irabazlea izan den Nomofobikak taldearen Kris eta Krash ile-apaindegia eta finalista, Txikiren Euskaldunen jatorria, historia ta irria.
Nabarmendu baita ere, Pepín Treren Verdades como puños, Veintiuno Diego Peñarekin, Amélie La Magaren Más magia, Tartean Teatroaren Ez dok Ero (desentxufatua) eta Lo mejor de Jon Zabal.
Jaialdiko azken ostiralean egingo den festan Demode Quarteten EPA, publiko guztiarentzako umorez betetako ikuskizun musikala, eta Albina Stardust & Divina Comediaren Drag Show-a ikuskizunak izango dira.
Guztira, 15 konpainiek 33 emanaldi eskainiko dituzte 25 espazioetan, horietatik 17 euskaraz izango dira eta 16 gazteleraz. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da edukiera bete arte.
Informazio gehiago: