Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Uztailaren 1etik irailaren 25era Txiki Agirre Keixetaren Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra erakusketa izango dugu ikusgai Aiete Kultur Etxean. Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira.

Keixeta margolaria berak egindako artelan baten aurrean

Aieteko margolanek abstrakzioa dute ardatz, formatu ertain eta handiko hogeita bederatzi koadroetan. Bere artelanetan kolorearen erabilera nabarmentzen da, baita artistaren begirada pertsonala ere. Pintzela, brotxa, espatula, trapuak, tinta industrialak eta disolbatzaileak dira bere lan piktorikoaren parte.

Bitrinetan, ontzigileen teknikaren bitartez egindako hiru eskultura ikus ditzakegu. Erabiltzen dituen materialak ere bere lanak bezain anitzak dira. Zeramika eta portzelana, buztingilearen tornuarekin batera, eskulturen ardatz dira.

Pintura eta eskulturaz gain, erakusketa osatzeko, lan-prozesu esperimentalak ikus daitezkeen irudiak proiektatzen dira.

Figurazioaren munduan hasia, Keixetak hainbat urte daramatza abstrakzioaren esparruan. Artistak dio libreago sentitzen dela testurak eta materialak berez konbinatzen dituen lan horiek sortzeko, eta lan horietan garrantzitsuagoak dira bai koloreak, bai mihiseari buelta eman, etzan edo mugitu ondoren lortzen dituen formek, tintak artelanetik mugitzen dira, behin betiko forma lortu arte.

Berrogei urte baino gehiagoko ibilbideak estilo bat finkatzeko balio izan dio, urteen poderioz eboluzionatu du, sorkuntza artistikoa sentitzeko eta pinturak eta eskulturak eskaintzen dizkioten baliabideak konbinatzeko modu bat islatuz.