Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Donostia Kulturak eta Giza Eskubideen Zinemaldiak, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Montehermoso Kulturunearen laguntzarekin, Darcy Padilla argazkilariaren Kaliforniar ametsa erakusketa aurkeztuko dute. Erakusketa apirilaren 3tik ekainaren 8ra egongo da zabalik Aiete Kultur Etxean.

Kaliforniar ametsa
© Darcy Padilla

"AEBko etxegabeen erdiak Kalifornian bizi dira. 2022an, zifra ofizialen ara¬bera, 115.491 pertsona ziren kalean, parkeetan, ibilgailuetan eta eraikin abandonatuetan lo egiten zutenak. Aditu batzuen arabera, benetako zifra askoz handiagoa da. Hamarkada bat baino gehiago da herrialdeko etxe¬gabeen populaziorik handiena Kalifornian dagoela eta, 2008ko Atzeraldi Handiaz geroztik, Darcy Padillak pobrezia eta etxebizitza falta gero eta handiagoa dokumentatu ditu.

Ipar Amerikan etxegabe gehien dituzten bost hirietatik lau Kalifornian daude: Los Angeles, Sacramento, Oakland eta San Jose. Hain da handia kontrastea, ezen etxegabe taldeak behartsu bizi baitira Facebook, Apple eta Googleren campus teknologiko bikainetatik gertu.

Kalifornia munduko bosgarren ekonomia handiena da".

Paco Valderrama
Erakusketaren komisarioa

Darcy Padilla

Darcy Padilla fotokazetaria da. Artea irakasleada Wisconsin-Madison Unibertsitatean eta Pa¬risko Agence VU’-ko kide da. Bere argazkigint¬za narratiboagatik da ezaguna: Padillak epe luzerako proiektuak egiten ditu, zeinetan arazo sozioekonomikoen biktimekin (batez ere esta¬tubatuarrekin) zerikusia duten gaiak aztertzen baititu. Family Love bere monografia txalotuan familia bat dokumentatu zuen 21 urtez, po¬breziaren, HIESaren eta babesgabetasunaren erretratu intimo bat aurkeztuz.

Darcy Padillaren erreportajeak goiburu ospetsuenetan argitaratu dituzte, baita nazioartean ikusgai jarri ere. Hainbat museo eta erakundek ere be¬ren funtsetan dituzte. Bere sari ugarien artean, azpimarratzekoak dira hiru World Press Photo sari (2015eko Epe Luzeko Proiektuak inaugurazio-saria barne) eta Argazkigintza Humanistikoaren W. Eugene Smith saria.

Ordutegia