Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne. Erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (irailak 4-6).

Egia Kultur Etxea
Egia Kultur Etxea

Bulego orokorrak

Ekainaren 24tik irailaren 17ra, Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n zein abuztuaren 14an eta 15ean, itxita.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, betikoa mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera egongo da zabalik uztaila eta abuztuan. Astearte eta ostegunetan 10:00-14:00+16:00-20:00 eta asteazken eta ostiraletan 10:00-14:00. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean itxita egongo da, eta Aste Nagusian goizez bakarrik zabalduko da.

Urgulleko Historiaren Etxea ekainaren 30a arte eta irailaren 1etik aurrera, larunbat eta igandeetan zabalik, 11:00-19:00. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, egunero zabalik, 11:00-19:00, astearteetan izan ezik. Estropada-igandeetan, irailak 3 eta 10, itxita.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatilaren ohiko ordutegia: 11:30-13:30

  • Ikuskizun egunetan arratsaldez ere irekita: 17:00-20:00.  Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago zabalduko da.
  • Egun hauetan itxita egongo da: abuztuak 7, 8 eta 28; irailak 4, 5, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Kasu honetan, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 6ra arte egongo da indarrean.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan, uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 12an eta 19an (Aste Nagusia) solik goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n, baita abuztu osoan ere, liburutegia itxi egingo da.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan (soilik Tomasene zabalduko da), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n, eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 12tik 19ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan eta uztailaren 26an, arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 24an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 12tik 19ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztailaren 1etik irailaren 10era, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astelehenetan eta uztailaren 27an arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 24an, 25ean, 31n eta abuztuaren 14an eta 15ean kultur etxea itxita egongo da. Uztailaren 1etik irailaren 11ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n, baita abuztuan ere, itxita egongo da.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 24an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 12tik 19ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegun arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazken arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00, irailaren 6an izan ezik. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 24an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 12tik 19ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalik, astelehenetik igandera, 11:00-13:30 / 17:00-20:00.