Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.

Okendo Kultur Etxea
Okendo Kultur Etxea

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-13:30), abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik (itxita).

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-13:30), abenduaren 21ean, 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik (itxita).

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoaren ordutegia ondorengoa izango da: asteartetik igandera, 10:00-19:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, museoa itxita izango da. Urtarrilaren 6an ohiko ordutegia izango du.

San Telmo Museoko Liburutegiari dagokionez, abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra arte, astearte eta ostegunetan, 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 21ean, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita izango da.

Urgulleko Historiaren Etxea itxita dago udaberrira arte.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00) salbuespen hauekin: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da abenduaren 24tik urtarrilaren 1era, biak barne, baita urtarrilaren 6an eta 7an ere. Gainera:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, asteartetik igandera, jaiegunetan izan ezik: 10:00-14:00; abenduaren 23an eta 30ean: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zein 6an, itxita.

Amundarain Mediateka (Martutene): abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera (10:30-13:30), abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik (itxita).

Casares eta Tomasene kultur etxeak: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; abenduaren 23an eta 30ean (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.

Egia Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea: abenduaren 22etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; abenduaren 23an eta 30ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean zein urtarrilaren 5ean goizez bakarrik (10:00-14:00); abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.

Intxaurrondo Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Larratxo Liburutegia: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; abenduaren 23an eta 30ean: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean, 10:00-14:00; abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00. Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an arratsaldez ere zabalik: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 21ean, 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.

Loiola Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Okendo Kultur Etxea: abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; abenduaren 23an eta 30ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean zein urtarrilaren 5ean goizez bakarrik (10:00-14:00); abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: abuztuaren 31n ateak itxita zituen eta ikasturtean zehar ez da zabalduko.