Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia apirilaren 3tik 16ra bitartean. 2022-2023 ikasturtean zehar ohiko den ordutegiarekin hainbat aldaketa dago.

Okendo Kultur Etxea
Okendo Kultur Etxea

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (apirilaren 6tik 10era, biak barne).

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (apirilaren 6tik 10era, biak barne).

San Telmo Museoa

San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, apirilaren 3an, astelehena, itxita izango da. Apirilaren 4tik 16ra egunero zabalik: 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegiari dagokionez, itxita izango da apirilaren 3an eta 6tik 10era, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: astearteetan (4 eta 11) eta ostegunean (13), 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetan (5 eta 12) eta ostiralean (14), 10:00-14:00.

Urgull

Urgulleko Historiaren Etxea egunero zabalik apirilaren 1etik 16ra. Ordutegia: 11:00-19:00.

Urgull Mendiko Liburutegia egunero zabalik apirilaren 3tik 16ra (11:00-13:30 / 16:30-18:30).

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da apirilaren 6tik 10era, biak barne. Gainera:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: apirilaren 3an eta hilaren 6tik 10era itxita izango da; apirilaren 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an, 14an eta 16an: 10:00-14:00. Apirilaren 15ean arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra, 10:30-13:30. Apirilaren 6tik 10era, itxita.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: betiko ordutegia mantenduko dute, apirilaren 6tik 10era izan ezik (egun hauetan itxita). Gainerakoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; hilaren 15ean, larunbata (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Egia Kultur Etxea: apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 4an eta 11n arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 6tik 10era itxita izango da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 6tik 10era izan ezik (egun hauetan itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Intxaurrondo Kultur Etxea: apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 3an eta 11n arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 6tik 10era itxita izango da.

Larratxo Liburutegia: apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra, 10:00-14:00. Apirilaren 6tik 10era, itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: azken hilabeteetan izandako obrak amaitu eta apirilaren 11n zabalduko ditu ateak. Hilaren 11tik 14ra egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 12an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Larrotxene Bideo urrian zabalduko da Larrotxenen, bitartean prestakuntza-eskaintza, lanen aholkularitza eta beste jarduera batzuk Intxaurrondo Kultur Etxean eskainiko dira.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 6tik 10era izan ezik (egun hauetan, itxita): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 4an eta 11n arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 6tik 10era itxita izango da.

Loiola Kultur Etxea: apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 5ean eta 12an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 6tik 10era itxita izango da.

Lugaritz Kultur Etxea: apirilaren 3tik 5era eta hilaren 11tik 14ra egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 5ean eta 12an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 6tik 10era itxita izango da.

Okendo Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 6tik 10era izan ezik (egun hauetan, itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.