Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Aiete K.E.

Maitane Bautista

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Maitane Bautistaren txanda da.

Sorkuntza eta Diseinuko Gradu ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere formakuntzan zehar, ilustrazioari loturiko ikasgai espezifikoetan murgildu zen eta horrek piztu zuen egun haur-ilustrazioarekiko duen interesa.

Teknika digitalak erabiltzen ditu bere sorkuntzei bizia emateko, programa digitalek eskaintzen dituzten ehundurei eta efektuei etekina ateraz. Bere helburu nagusia fantasiarekin modu sotilean konektatzen diren munduak eraikitzea da, eskalak eta koloreak arakatuz, irakurle gazteen irudimena suspertzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...