Hizkuntzak
Mai Egurza Ilustratzailearen Txokoa
Erakusketak
Iragandako ekitaldia
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Mai Egurzaren txanda da.
Egurzak ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Eskolan. Ondoren, hiru hilabetez Bartzelonako Escola Joso eskolan jarraitu zuen bere formakuntzarekin.
Ikasketak amaitu eta berehala hasi zen lehenengo lan eskaintzak jasotzen. 2011n hasi zen lehenengo liburuak ilustratzen eta Elkar, Bromera, Dibbuks, Larousse eta SM argitaletxeekin lan egin du.