Hizkuntzak
Leire Salaberria Ilustratzailearen Txokoa
mar. 22 - eka. 11 2023

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak haur eta gazte literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu; Miamiko Cuatrogatos Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.