Hizkuntzak
Garfield Garfield: The Movie, 2004
Peter Hewitt zuzendariaren Garfield (AEB) filmaren proiekzioa.
Garfield katua bere etxeko erregea da. Telebistaren aurrean pasatzen ditu egunak bere janari gogokoena jaten, lasagna. Haren jabe Jon, bere esanetara dago, eta bere apeta guztiak onartzen ditu, baina egoera, zoritxarrez, aldatu egingo da Garfieldentzat.
Jonen neska-lagun Liz Wilson albaitariak txakur bat zaintzeko eskatu dio, Odie. Jonek atsegin du, baina Garfieldek ez du ikusi ere egin nahi, gorroto du. Ez du jasaten isatsa nola mugitzen duen modua, eta honen portaera adimen urriko norbaitena iruditzen zaio; beraz etxetik botatzeko ahaleginak egiten ditu. Katuaren desioak egia bihurtuko dira, eta egun batean Odie ez da etxera itzuliko. Garfieldek errudun sentituko da eta kalera aterako da txakurraren bila.
