Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Gure Ahotsak 2025

2025 martxoak 9 • 19:00

Antzoki Zaharra

18 €

Miren Iza (Tulsa)

Miren Iza (ahotsa, gitarra), Clara Collantes (gitarra, ahotsa), Miguel González (bateria), Eduardo Gianello (teklatuak), Ángel Luján (soinu teknikaria)

Miren Izak (Tulsa gisa ezaguna) Amadora bere azken lana aurkeztuko du zuzenean, Egungo Musiken Espainiako Saria ekarri dion anbizio handiko eta karga emozional handiko obra, hain justu. Album berria, halaber, María Velasco antzerkigilearekin (Literatura Dramatikoko Espainiako Saria) batera sortutako antzerki-lana ere bada; bertan, emakumeak seme-alaben, gurasoen edo senarren zaintzaile eta euskarri gisa izan duen eginkizun historikoaz hausnartzen du Miren Izak, eginkizun nola ikusezin hala eskergabea. Gainera, sakonera liriko, sentsibilitate poetiko eta musika-talentu eta talentu melodiko handiz egiten du hausnarketa hori, kontzertuak esperientzia katartiko, eder eta eraldatzaile bihurtuz.

Ikusi Gure Ahotsak 2025 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...