Hizkuntzak
TOC + Vecinos
TOC taldeak Jaioak hiltea zor diskoa aurkeztuko du Intxaurrondon. Vecinos (Bartzelona) arituko da aurretik.
TOC
Taldeak melodia eta potentzia tartekatzen ditu. Badau EParengatik eta Zidazun lehen disko luzearengatik kritika onak jaso ostean, 2022an Bat barik ez dauz bi argitaratu zuten.
Hofe eta Malakiasekin egindako lankidetzaren ondoren, euren azken lana prestatu berri dute: Jaioak hiltea zor, xehetasunak zainduta egindako autoprodukzioa, eta 2025 eta 2026an biran aurkezten ari direna.
Xabier Bilbao (ahotsa), Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua).
Vecinos
Vecinos Bartzelonan sortutako taldea da, eta bere burua eman du ezagutzera eszena independentean punk, pop eta garage estiloak nahasten dituen soinuarekin, letra ironiko, hunkigarri eta egunerokoekin.
Hiru EPren ondoren, Centro de Ayuda aurkezten ari dira, prekarietateaz, umoreaz, errutinaz eta adiskidetasunaz hitz egiten duten 10 kantuko albuma. Kaleratzeak La Mina estudioan grabatutako dokumentala dakar, bere sormen prozesua erakusten duena. Horrez gain, Fin del informativo izenekoa egin dute, gaurkotasuna, umorea eta bere belaunaldiaren hustuketa moduan ulertu daitekeen late night musikala.
Martín Puig (ahotsa eta gitarra), Ismael Mateo (gitarra), Miguel Trias de Bes (baxua) eta Iñaki García (bateria).
