Hizkuntzak
Sáhara. La barca del desierto Unahoramenos Producciones
© Nacho González
Oharra
% 20ko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza abenduaren 30ean amaituko da.
Unahoramenos Producciones konpainiaren Sáhara. La barca del desierto lanak Aaiun-era 1970ean bertako ospitale batean aldi batez lan egiteko iristen den erizain kanariar baten istorioa kontatzen du. Alabaina, bizitza guztiz aldatuko zaio Yahadih gaztearekin maitemintzen denean. Gazte sahararrak Fronte Polisarioarekin bat egingo du Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko borrokan.
Sahararren errefuxiatu-kanpalekuetan 2025eko urtarrilean egindako ikerlanaren ondoren egin da lan hau. Helburu nagusia hauxe izan zen: herri sahararraren errealitatea zuzenean ezagutzea, eta ikuskizuna sortzeko oinarri gisa balio izan duten osagai historikoak, sozialak eta kulturalak aurkitzea.
Maitasuna, traizioa eta erresistentzia nahasita, Sáhara. La barca del desierto lana lekukotasun humanoa da; batetik, bi munduren artean harrapatutako emakume baten eraldaketa pertsonalari buruzkoa, eta, bestetik, desagertzeari uko egiten dion herri aske baten borrokari buruzkoa.
Zuzendaria: Mario Vega. Testua: Ruth Sánchez, Mario Vega. Ekoizpen zuzendaritza: Valentín Rodríguez, Mónica Hernández. Interpretea: Marta Viera. Parte-hartzea: Elizabeth Romero. Txotxongiloaren diseinua eta eraikuntza: Eduardo Rodríguez. Txotxongiloaren manipulazioa: Elizabeth Romero, Erick González. Bisualen diseinua: Juan Carlos Cruz, Mario Vega. Soinu gunearen diseinua: Héctor Muñoz. Jantzien diseinua: Dácil González. Gune eszenikoaren diseinua: Mario Vega. Argiztapen-diseinua, zuzendari laguntzailea: Eduardo Vizuete. Talde teknikoa: Andrea Rosales, Erick González. Atrezzoaren eraikuntza: Adán Moreno. Aholkularitza teknikoa: Ibán Negrín, Blas Acosta, Aridane Benítez. Eduki-aholkulariak: Ebbaba Hameida, Nicolás Castellano, Tiba Chagaf, Sidi Talebbuia. Ikus-entzunezkoaren dokumentazioa: Aridane Díaz. Birako ekoizpena: Yanira Peñafiel. Banaketa: Desiree Bolaños. Administrazioa: Noly Rodríguez, Elena Álamo. Prentsa eta komunikazioa: María Díaz. Eskerrak: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Gobernua, Teatro del Barrio.
